KAIXO,
ONGI ETORRIAK
Blog honen bidez nire
afizioetako baten berri eman nahi dizuet. Aspaldidanik nuen zeramika arloa
ezagutzeko gogoa eta ikusmina eta orain dela bi urte asetu nuen.
Hasierako jakin mina asetu
nuen nolabait, baina behin piskat barneratu nintzanean ate haren atzekaldean
izugarrizko mundua aurkitu nuen. Mundu horren zati txiki bat erakutsi nahi
dizuet nire argazkiekin eta gustoko izatea espero dut, baita ere norbaiti
irriki piskat sortzea ere.
Zeramikaren
historia:
Zeramika antzina-antzinako artea da, historiaurreko
gizakiek dagoeneko erabiltzen zutena. Aztarna zaharrenak (K.a. 6000. urtekoak) Irango Hotu eta Belt
haitzuloetan eta Jerikon aurkitu dira.
Garai hartan eltzeak eskuz
egiten zituzten, labe irekietan egosi, eta eguzkitan lehortzen zituzten.
Zeramikaren garapenak buztina moldatzeko tornua eta buztina egosteko labe itxia
ekarri zituen. Gai beiratuak ere erabiltzen hasi ziren, gero zeramika apaindu
ahal izateko.
Tornua egiptoarrek sortu zuten K.a. 3000. urte
inguruan, eta handik Mesopotamiara, Kretara, Greziara eta gero Europa osora
hedatu zen. Garai hartan Greziako zeramika margotuak goi-maila iritsi zuen
Txinakoarekin batera; txinatarrek beiratzearen teknika hobetu zuten, eta
portzelana asmatu zuten. Arabiarrek txinatarren aurkikuntzak zabaldu zituzten
Mendebaldean Espainiatik barrena eta zeramika polikromatua landu zuten. K.o.
XIII eta XIV. mendeetan Andaluzian azulejoak
landu ziren gehienbat, eta Valentzian (Manises), toska.
Errenazimentuaren garaian,
Italian hormak mosaikoz
apaintzeko zeramikak ospe handia izan zuen; aipagarriak dira Faenza, Forli,
Siena, Gubbio eta Pesaroko lantegiak. XVII. mendean hasi ziren Europara iristen
Txinako portzelanak, Europan bertan teknika berriak eragin zituztenak. Garai
hartan sortu ziren Frantzian Mennecy, Chantilly eta Vincennesko eskolak, Sèvresko portzelana egiten
zutenak. Alemanian portzelana gogorra asmatu zuten, eta XVIII. mendean berehala
zabaldu zen Europa osoan.
XX. mendean, artista ezagun
batzuek, Picasso,
Gaudí,
Miró eta Llorens Artigasek besteak beste,
zeramikazko artelanak egin izanak berrikuntza handia ekarri dio zeramikari.
Euskal
Herriko Zeramika:
Zeramika aurrehistoria garaitik egiten den artisautzatariko
bat dugu. Lehen euskal zeramika neolitoan K. a. 3. milurtekoan, eman zen beste kulturetan
pasatu zen bezala eta abeltzaintza eta nekazaritzatik
lotutako produktuak gordetzeko beharretik sortu zen.Iberiar penintsulan baino pixkat beranduago
eman zen zihurrenik kaikuak bezelako egurrezko ontziak erabiltzeko ohitura zegoelako.
Lehengaia ingurunetako buztina izaten zen, hasieran landugabea eta denborakin prozesu
ezberdinetatik pasatzen zuten emaitza hobeak lortzearren.
Tailerra:
Moldea erabiliz eginiko piezak
Tornoa erabiliz eginiko piezak
Bestelako teknikak
Raku tailerra
















