martes, 16 de octubre de 2012

Zeramikaren mundua


KAIXO, ONGI ETORRIAK

 

Blog honen bidez nire afizioetako baten berri eman nahi dizuet. Aspaldidanik nuen zeramika arloa ezagutzeko gogoa eta ikusmina eta orain dela bi urte asetu nuen.

Hasierako jakin mina asetu nuen nolabait, baina behin piskat barneratu nintzanean ate haren atzekaldean izugarrizko mundua aurkitu nuen. Mundu horren zati txiki bat erakutsi nahi dizuet nire argazkiekin eta gustoko izatea espero dut, baita ere norbaiti irriki piskat sortzea ere.

Zeramikaren historia:

Zeramika antzina-antzinako artea da, historiaurreko gizakiek dagoeneko erabiltzen zutena. Aztarna zaharrenak (K.a. 6000. urtekoak) Irango Hotu eta Belt haitzuloetan eta Jerikon aurkitu dira.

Garai hartan eltzeak eskuz egiten zituzten, labe irekietan egosi, eta eguzkitan lehortzen zituzten. Zeramikaren garapenak buztina moldatzeko tornua eta buztina egosteko labe itxia ekarri zituen. Gai beiratuak ere erabiltzen hasi ziren, gero zeramika apaindu ahal izateko.

Tornua egiptoarrek sortu zuten K.a. 3000. urte inguruan, eta handik Mesopotamiara, Kretara, Greziara eta gero Europa osora hedatu zen. Garai hartan Greziako zeramika margotuak goi-maila iritsi zuen Txinakoarekin batera; txinatarrek beiratzearen teknika hobetu zuten, eta portzelana asmatu zuten. Arabiarrek txinatarren aurkikuntzak zabaldu zituzten Mendebaldean Espainiatik barrena eta zeramika polikromatua landu zuten. K.o. XIII eta XIV. mendeetan Andaluzian azulejoak landu ziren gehienbat, eta Valentzian (Manises), toska.

Errenazimentuaren garaian, Italian hormak mosaikoz apaintzeko zeramikak ospe handia izan zuen; aipagarriak dira Faenza, Forli, Siena, Gubbio eta Pesaroko lantegiak. XVII. mendean hasi ziren Europara iristen Txinako portzelanak, Europan bertan teknika berriak eragin zituztenak. Garai hartan sortu ziren Frantzian Mennecy, Chantilly eta Vincennesko eskolak, Sèvresko portzelana egiten zutenak. Alemanian portzelana gogorra asmatu zuten, eta XVIII. mendean berehala zabaldu zen Europa osoan.

XX. mendean, artista ezagun batzuek, Picasso, Gaudí, Miró eta Llorens Artigasek besteak beste, zeramikazko artelanak egin izanak berrikuntza handia ekarri dio zeramikari.

 
 
Euskal Herriko Zeramika:

 

Zeramika aurrehistoria garaitik egiten den artisautzatariko bat dugu. Lehen euskal zeramika neolitoan K. a. 3. milurtekoan, eman zen beste kulturetan pasatu zen bezala eta abeltzaintza eta nekazaritzatik lotutako produktuak gordetzeko beharretik sortu zen.Iberiar penintsulan baino pixkat beranduago eman zen zihurrenik kaikuak bezelako egurrezko ontziak erabiltzeko ohitura zegoelako.

Lehengaia ingurunetako buztina izaten zen, hasieran landugabea eta denborakin prozesu ezberdinetatik pasatzen zuten emaitza hobeak lortzearren.


 
 


 









Tailerra:


Moldea erabiliz eginiko piezak














Tornoa erabiliz eginiko piezak








Bestelako teknikak





















Raku tailerra